Lehengo baxua oso denbora laburrean aritu zen eta azkenean Xabi fitxatu zuten; hori zen enkajatzeko eta mekanismoa martxan jartzeko falta zen pieza.
Orduan hasi ziren benetan lanean eta lehen kontzertuak etorri ziren.
2006ko azaroan Irungo Tunk Aretoan! jo zuten, Aitzulo eta OTCrekin batera, eta abenduan "Lebanon", estudioko lehen abestia grabatu zuten Goiko Eskolan, Oiartzunen dagoen garbaketa-estudio apal horretan alegia. 2007ak Maialen ekarri zien eta heldutasun eta kontzertu askoko (kontzertu horietako batzuk Donostian) eta abesti landuagoko garai bat etorri zen.
Irundar lau gazte hauen posizioa ez da erraza. Seguraski Irunen dagoen Kaliforniako estilo garbieneko punk rock talde bakarra da, eta genero hori ahaztu xamar dago Bidasoa eskualdean. Hala ere, Skater berrien uholdeari esker Skate-Punk generoa (askotan Kaliforniako punk rocken sinonimoa da) protagonismoa hartzen doa hiri honetan.
Gaur egun bere lehen maketarekin ari dira pentsatzen eta bitartean kontzertuak ematen segitzen dute; laster Tunk Aretoan Freygolo ska-punkeko talde famatuaren telonero izango dira, Playground bilbotarrekin batera.
KIDEAK
Ahotsa eta gitarra: Ike Mustard
Gitarra: Maialen
Baxua: Xabi Barrante
Bateria eta ahotsak: Ion Sayar
DISKOGRAFIA
“The Attack of the madafaka parrots” EP (Autoekoiztua) 2008.
Barnean ditu “Lebanon” singlea eta etxeko hainbat grabaketa
Informazio gehiago: www.myspace.com/neutralkick
Gora  |