IRUN, frankistek hildakoak

Iñaki Egaña (2006-08-16)

   Gutxi gora behera hogeita hamar irundar hil zituzten arma faxistek. Horietako batzuk azkeneko borroketan beren posizioak defendatzerakoan zaurituta geratu eta ebakuatu ezin izan zirenak. Gipuzkoa osoan bezala, miliziarren emazteen gaineko errepresioa izan zen gertakari nabarmenetako bat. Irunen, matxinatuen sarekadaren ondoren, gerorako esamolde bat geratu zen: erre gabeko etxea, arpilatutako etxea.

    Irun, gerra zibilaren lehenengo hilabeteetan gertatu zen errepresiorik basatienaren eszenatoki izan zen. Manuel Hedilla, Aginte Falangistaren Batzordeko burua, Molaren aurrean protesta egitera iritsi zen abarketadun jendearen hilketa eta fusilatutakoen gorpuak Irundik mugara arteko errepidean barreiatzeko agindua eman zuelako.

    Fusilatutakoen artean ondorengoak zeuden: Nicolas Guerendiain Salaverri IR-ko abokatua, Irun erre izanaz akusatuta; Florencio Iracheta Quiles, Galdames-en atxilotu zuten eta Udaleko zinegotzi sozialista zen; Evaristo Larrañaga, talde berean atxilotuta eta zinegotzi errepublikarra; Agustin Lekuona Ugarte, udaltzaina; Antonio Maldonado, drogeria baten jabea eta tropa faxistak sartu zirenean fusilatua; edo Pueyo sozialista, Iruñean fusilatu zuten Luis Robles beste irundarrarekin batera, hiriburu nafarrean baitzegoen eztei bidaian joana.

   Emakume irundarrek jasan zuten errepresio bereziaren beste argudioetako bat Ruiz ahizpak, Faustina eta Francisca, fusilatzea izan zen. Donostian fusilatu zituzten 1938an, bat martxoan eta bestea urte bereko abuztuan. Bilbo erori zenean fusilatu zituzten karabinero ugarietako bat irundarra zen. Sebastian Vicente zen irundar hori, Derion fusilatua. Irunen egin zen fusilatze ofizial bakarra Julio Salinas Choya miliziarrarena izan zen, 1936ko irailaren 18an hila.

   Errepresioaren alorrean beste gertakari harrigarri bat zera izan zen, ihes egin ez zuten Irungo bizilagunek idatziz eskatu behar izan zutela hirian geratzeko nahia. Neurri hau Angel Fernandez Casadevantek bultzatu zuen, Irungo lehenengo alkate faxista, zeinak plazako komandante militarra zen Luis Saletaren enkargua jaso baitzuen horretarako. Beranduago, Fernandez ordezkatu egin zuen kargua Jose Ramon Aguirreche Picabeak. Julian Troncoso izango zen Bidasoako komandante militarra, urtebete beranduago Antonio Saenz Aguerok ordezkatu zuen arte.

   Gerrako materiala abandonatuta egon zen urte batzuetan. Horren erruz istripu batzuk gertatu ziren, Vicente Olazabal Amiano eta Pedro Murugarren Linazasoro haurrek sufritu zutena adibidez, izan ere larri zauritu ziren jolasten ari zirela bonba bat lehertu zitzaienean.

   Irun muga ondoan egoteak ere izaera berezia eman zion herri honi, parafernalia frankistaren gune bihurtu baitzen. 1936ko urriaren 23an, errekete koadrila batek muga zeharkatu zuen eta Biriatutik “Internacional” kantua abesten ari zen gazte talde bat tirokatu zuen. Espainiako gerra amaituta, iristen ziren enbaxadoreei lehenengo harrera Irunen egiten zitzaien. Petain mariskalaren, Frantziako enbaxadorea, kasuan hala izan zen, edo Alexander Weddell amerikarrarena. Frankistek gehien ospatu zuten ekintzetako bat Errepublikak Frantziako Bankuan, Mont de Marsan-en, gordetako urrea berreskuratu zenekoa izan zen.1939ko uztailaren 28an, frankismoak handikiro ospatu zuen berrogei tona urrez kargatutako bost kamioi Behobiatik pasa zenean Madrilerako bidean

   1938an, Bilbotik atzerrira 1937ko udaberrian irten ziren haurren aberriratzea hasi zenean, aginte militarrek espainiar aberriaren aldarrikapena egiteko ekitaldi handiak antolatu zituzten. Haur guztiak ez ziren beren jaioterrira itzuli, izan ere, 1938ko uztailean iritsi zen taldeetako bat zuzenean Zamorara eraman zuten, bertan baitzegoen Orden Publikoaren ordezkari karguan, justu, Luis Indart Villarreal irundarra.

   1940ko ekainaren 28an, tropa alemaniarrak Hendaiaraino iritsi ziren, eta irundarrentzat egoera politiko berria etorriko zen, frankismoak ezarri zuenaren ez oso desberdina. Aldaketaren lehenengo adibidea muga-lerrora bertara iritsi zen, izan ere Iparraldea nazien agintepean geratu zen. Alemaniarrak iritsi eta hurrengo egunean, Irunen elkarrizketatu ziren Jose Lopez-Pinto espainiarra, VI. Erregio Militarraren arduraduna, eta Wiederheim alemaniar jenerala, elkarlana prestatzeko asmoz, oso estua izango zen elkarlana, hain zuzen.

-------------------------------------------------------

FUSILATUTAKO IRUNGO BIZILAGUNAK (*)

IZENA

JAIOTZA

DATA

LEKUA

ADINA

ARNAIZ MARTIN, DANIEL

LUGO

11/10/1936

IRUN

48

BACH, RODOLFO

HUNGRIA

22/04/1938

IRUN

54

BALBAS MERINO, CRESCENCIO

BURGOS

12/10/1938

IRUN

25

COLINA ORTEGA, FELICIANO

BURGOS

27/09/1936

BERA

45

CORNEADO MARCET, DAMASO

18/06/1940

BARCELONA

CORTA TOLEDO, IGNACIO

IRUN

02/08/1939

IRUN

29

ECHEVESTE, JUAN

IRUN

IRUN

EGUIA GENUA, VICTORIANO

GIJON

ESTOMBA OTANO, FELIX

IRUN

03/07/1939

IRUN

24

FERNANDEZ, ANTON

IRUN

02/02/1939

BURGOS

GOICOECHEA SAGARZAZU, FERMIN

HONDARRIBIA

24/05/1938

IRUN

49

GUERENDIAIN SALAVERRI, NICOLAS

IRUN

IRUN

39

IRACHETA QUILEZ, FLORENCIO

IRUN

01/03/1938

BURGOS

LARRAÑAGA, EVARISTO

IRUN

01/03/1938

BURGOS

LARREA, JOSE

IRUN

02/02/1939

BURGOS

32

LECUONA UGARTE, AGUSTIN

IRUN

01/12/1937

BILBO

42

LOPETEGUI ARISTIZABAL, SEBASTIAN

DONOSTIA

22/01/1938

IRUN

69

MALDONADO, ANTONIO

IRUN

07/09/1936

IRUN

MARTIN RODRIGUEZ, EMILIO

IRUN

05/06/1940

BARCELONA

29

MARTINEZ DE LA HIDALGA MARTINEZ, RODOLFO

ARABA

13/03/1938

IRUN

48

MENDIZABAL, JOSE MARIA

AZKOITIA

09/12/1936

IRUN

43

MERINO, MARIA

IRUN

10/03/1938

DONOSTIA

ORTEGA GUTIERREZ, ANTONIO

15/07/1939

ALICANTE

PUEYO, JOSE

IRUN

IRUÑEA

REMENTEGUI PORTUGAL, PIO

IRUN

SUNBILLA

65

ROBLES LOPEZ DE URIBE, LUIS

VALLADOLID

11/01/1937

IRUÑEA

40

RUIZ GARCIA, FAUSTINA

LOGROÑO

25/03/1938

DONOSTIA

RUIZ GARCIA, FRANCISCA

LOGROÑO

03/08/1938

DONOSTIA

36

RUIZ LOPEZ, ANACLETO

LOGROÑO

27/09/1936

IRUN

34

SALABERRIA LECETA, ELIAS

ERRENTERIA

12/09/1937

ERRENTERIA

28

SALINAS CHOYA, JULIO

VALLADOLID

18/09/1936

IRUN

46

SANTOS RUIZ, HILARIO

PALENCIA

14/03/1939

IRUN

62

TOMAS ORTEGA, MANUEL

IRUN

08/11/1939

DEUSTU

VICENTE ALVAREZ, SEBASTIAN

SALAMANCA

14/12/1937

DERIO

36

XXX (*)

IRUN

02/02/1939

BURGOS

YYY (*)

IRUN

02/02/1939

BURGOS

(*) Beste toki batzuetan jaio arren, Erregistro Zibilean Irungo bizilagun bezala agertzen dira.

(*) Irungo herritar modura agertzen dira, baina beren nortasuna identifikatu gabe, Sancho de Beurko Artxiboko Zerrendan.


Kontaktatzeko tfnoa.: 669075423 - Posta kutxa: 10008