 |
2006ko apirilaren 14an Irungo San Juan plazan irakurritako testua
Egun on denoi, eskerrik asko etortzeagatik. Eskerrik asko musika bandari eta Patxi eta Carlosi ere, ekitaldi honetan parte hartzeagatik.
Hemen elkartu gara II. Errepublika aldarrikatu zeneko 75. urteurrena ospatzeko.
II. Errepublika, estatu espainiarreko herri guztientzat ilusio eta itxaropenez beteriko garai historikoa izan zen, eta Irunek aktiboki parte hartu zuen.
Errepublika indarrean egon zen urte gutxi haietan:
|
- Europako konstituziorik aurrerakoiena onartu zen.
- Nazioarteko gatazkak konpontzeko gerra ez erabiltzeko konpromisoa hartu zuen beregain.
- Nekazaritzaren erreforma hasi zuen.
- Zortzi orduko lanaldia ezarri zuen. Kartzeletako erreforma burutu zuen lema ezagun haren filosofiarekin: “Gorrotatu delitua eta errukitu delitugileaz”.
- Erreforma militarra hasi zuen, militarrek politikan esku hartzeari utz ziezaioten ahalegintzeko.
- Sexuen arteko berdintasuna bultzatu zuen: emakumeek kargu publikoetan sartu ahal izan zuten, dibortzioa, abortua onartu zen eta hauteskundeetan parte hartzen hasi zen.
- Analfabetismoa ezabatzeko programa aberats bat martxan jarri zuen, irakaskuntza berrituz eta irakasleak babestuz.
- Kulturaren loraldia bultzatu zuen eta zinea, antzerkia eta musika herri guztietara eraman zuen.
- Eliza eta estatuaren arteko bereizketa hasi zuen.
- Nazionalitateen arazoa aztertu zuen eta Katalunia eta Euskadiko autonomia estatutuak onartu zituen.
Azken batean, gure herriak inoiz bizi izan zuen bultzada demokratikorik garrantzitsuena izan zen.
Errepublikak esku artean erabili zituen arazoak, hainbeste urte igaro ondoren, eta hau ere beste une historiko bat izanik, oraindik konpontzeke daude, eta horregatik joan behar dugu hirugarrenean pentsatzen.
Aitortu behar dugu, miresmenez, gizon eta emakume haientzako balio izan zuten baloreak gaur ere oso egunekoak direla.
Horregatik egiten diegu omenaldia Errepublikaren alde lan egin eta borrokatu zuten haiei guztiei, guretzat, beren oinordeko garenontzat onena lortzearren.
Ezin dugu gogoratu gabe utzi borrokari irundarrak: Nicolas Guerendiain, Ortega Koronela, Cristobal Errandonea, Florencio Iratxeta, Evaristo Larrañaga, Kepa Ordoqui... eta dena eman zuten hainbat eta hainbat, baita bizitza bera ere, Errepublikaren alde, altxamendu faxistaren biolentzia eta ondorengo diktadura jasanez.
Haiei guztiei, eskerrik asko.
Eskerrik asko zuen borroka eta ahaleginagatik
GORA ERREPUBLIKA!!
|