logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

  • Hasiera
  • Manifestua (TAS) Txingudi AntiSexista

Manifestua (TAS) Txingudi AntiSexista

Indarkeria matxista, gaur egun, gure gizarteko arazo handienetarikoa da. Milaka emakume bizi dira beren etxeetan ikaraturik eta ehunka dira hiriko gune ilunen batean erasotuak sentitu direnak. Irunen soilik, 157 izan ziren 2009an indarkeria matxistagatik egindako salaketak eta ez dugu jakingo, izu edota lotsagatik salatu gabe geratzen diren erasoak zenbat diren.

Historia egunero errepikatzen da, guregandik oso gertu. Estatistikek diote gainera, indarkeria matxista ez dela arraza, etnia edota adinaren arabera desberdintzen. Maila sozialen zeharkakoa da eta edozein lekutan gertatzen da.

Hemen sinatzen dugun eragileak nazkaturik gaude gure biztanleriaren erdiak jasaten duen gaitz honekin. Bortxaketa eta erailketen inguruko istorioak entzuteaz nazkaturik esku-hartzea erabaki dugu. Gure gizartetik indarkeria patriarkala desagerrarazteko konpromisoa hartzen dugu, eta horrela gaurtik aurrera gure egoitza eta mugimenduetan ez dugu jarrera sexistarik onartuko.

Indarra batasunean dagoela ulerturik Irungo biztanleria osoari zabalduriko erantzun kolektiboaren partaide izan nahi dugu.

  • Guzti honengatik, datorren azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean, hemen sinatzen dugun eragileok ekitaldia deitzen dugu Zabaltza Plazan, emakumeek jasaten duten indarkeria honi ezezkoa esateko hamaika modu daudela erakusteko asmoarekin. Ekitaldia 17:00tatik 19:30etara izango da, baina hiritar guztiei 19:15 inguruan bertara gerturatzeko dei berezia egin nahi diegu, masiboa izan nahi duen argazkia aterako dugu-eta une horretan.
  • Jakin badakigu hau ez dela egun bakarreko borroka. Horregatik 25eko deialdiaz gain Irungo Bilgune Feministak martxan jarri zuen eta ondoren Gaurko Andreak-ek bere egin zuen protokoloa gure gain hartzen dugu. Beraz, Euskal Herrian emakume bat erailtzen duten bakoitzean edota indarkeria matxistak gertakari larriren bat eragiten duenean, Irunen berehala erantzungo dugu eta gertaera prentsa idatzian agertu eta 24 ordura kontzentrazioa egingo dugu. Gertakaria Irundik kanpo izan bada, kontzentrazioa Zabaltza Plazan egingo dugu 19:30etan. Erasoa Irun edota Hondarribian gertatu bada, ordea, bizilagun elkarteen laguntzaz erasoa egin den lekura gerturatuko dugu salaketa.

Manifestuaren sinatzaileak

Emakume elkarteak

  • Emeki Emakume Elkartea
  • Flamenco del Norte
  • Gaurko Andreak
  • Irungo Bilgune Feminista
  • Uxoak

Auzo elkarteak

  • Oiasso 2000
  • Landetxa
  • Anaka

Eragileak

  • Asamblea 15 M
  • Irungo Antifaxistak
  • Lakaxita Gaztetxea

Elkarteak

  • Adiskidetuak
  • AEK
  • "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak
  • TADAMUN sahararen aldeko elkartea

Sindikatuak

  • CCOO
  • ELA
  • LAB
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423