BIDASOA (07/03/13)

Nicolas Gerendiain Elkarteak Jardunaldi Errepublikarren hirugarren edizioa antolatu du

“II. Errepublikari eta III.aren beharrari buruzko gogoeta” mahaigaineratuko dute eztabaidek. Bi hitzaldi izango dira programaren ardatz.

MARÍA JOSÉ ATIENZA/

Prentsaurrekoaren argazkia

Juncal Oiartzunek eta Marijo Noguések aurkeztu zituzten jardunaldiak. [F. DE LA HERA]

EGITURA

Hilak 16: II. Errepublika Euskadin, Jesus Gutierrez Arosa historialariaren eskutik.

Hilak 23: 1979an Gobernu errepublikar atzerriratua desegitetik III. Errepublikara, Pedro Garcia Bilbao idazle eta irakaslearen eskutik.

Lekua: Bi hitzaldiak Amaia Kultur Zentroan izango dira, 19:00etan.

Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak Jardunaldi Errepublikarrak antolatu ditu, eta aurtengoa hirugarren aldia izango da. Bi hitzaldi eta ondorengo solasaldiak izango dira programaren ardatzak. Hilaren 16 eta 23an izango dira, arratsaldeko zazpietan, Amaia Kultur Zentroan. “Eztabaidarako eta gogoetarako bi egun planteatu ditugu, II. Errepublikari eta III.aren beharrari buruz. Haien bidez, bi une historiko desberdinen azterketan sakondu nahi dugu, orduko gertakariak hobeto ezagutzeko aukera izan dezagun eta, aldi berean, gaur egungo bizitza soziala eta politikoan arrazionalitatea behar dela gogoeta egin dezagun” esan zuen Juncal Oiartzunek, Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarreko ordezkariak.

“Oraingo une hauek bezalakoak bizi ditugunean, zeinean biktimen mina alderdien helburuetarako erabiltzen den, presondegietako politika mendekurantz bideratu nahirik eta ezgaitasun nabaria delarik nazionalitate desberdinak integratuko dituen estatu-eredu bat artikulatzeko, inoiz baino beharrezkoagoa da politikan arrazionalitatea sartu eta finkatzea; eta uste dugu ideia errepublikarrak behar diren erantzunak direla", erantsi zuen Marijo Noguesek.

Lehen eguneko hitzaldia II. Errepublika Euskadin gaiaren ingurukoa izango da, eta Jesus Gutierrez historialariak emango du. Bigarren egunean, Pedro Garcia Bilbao soziologo, idazle eta irakaslea izango da protagonista, eta hau du izenburua: 1979an Gobernu Errepublikar atzerriratua desegitetik III. Errepublikara.

 

NOTICIAS DE GIPUZKOA (07/03/13)

Irungo Elkarte Errepublikarrak III. Errepublikaren beharrari buruz eztabaidatuko du

Bi ikertzaile mintzatuko dira ostiral honetan eta martxoaren 23an, Amaia kultur zentroan

Donostia. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak eztabaida zabalduko du ostiral honetan eta martxoaren 23an III. Errepublika aldarrikatu "beharrari” buruz. Lehenengo egunean, Irungo Amaia kultur zentroan, 19:00etan, Jesus Gutierrez historialaria mintzatuko da “herri bultzadaren berotasunean berrikutza errepublikarraren uneak" gaiaz.

Ostiralean, hilaren 23an, 19:00etan, eta oraingoan ere Amaian, Pedro Garcia Bilbao soziologoak hitzaldia emango du “Transizioa gaur egunera arte eta III. Errepublika ezartzeko komenigarritasuna" gaiaz.

“Oraingo une hauek bezalakoak bizi ditugunean, zeinean biktimen mina alderdien helburuetarako erabiltzen den, presondegietako politika mendekurantz bideratu nahirik eta ezgaitasun nabaria delarik nazionalitate desberdinak integratuko dituen estatu-eredu bat artikulatzeko, inoiz baino beharrezkoagoa da politikan arrazionalitatea sartu eta finkatzea. Ideia errepublikarrak behar diren erantzunak dira", esan zuen Juncal Oiartzunek, elkarte irundarreko kideak.

Kolektiboaren bozeramaileak adierazi zuen “II. Errepublika hobeto ezagutu” eta “gaur egungo bizitza sozialean eta politikoan arrazionalitatea sartu beharrari buruz gogoeta egin" nahi dutela. >a.a.