BIDASOA (05/10/15)

Nicolas Guerendiain Elkarte Errepublikar Irundarra aurkeztu da

Kolektiboaren aurkezpena hiriko ospitale zaharrean egin zen. Pedro Barruso historialariak hitzaldi bat emango du datorren ostiralean, hilaren 21ean, Amaian.

MAIDER IZETA/

Prentsaurrekoaren argazkia

Miembros de la Asociación Republicana Irunesa en su presentación. [F. DE LA HERA]

HITZALDIA

Izenburua: ‘Irun 36tik aurrera. Errepublikatik Diktadurara’

Lekua: Amaia Kultur Zentroa.

Eguna eta ordua: Ostirala 21, 19:30ean

Hizlaria: Pedro Barruso Deustuko Unibertsitateko doktorea Historian eta EHUko Kazetaritzako Masterra.

Antolatzailea: “Nicolás Guerendiain” Elkarte Errepublikar Irundarra.

IRUN, DV. Ospitale zaharreko hitzaldi-aretoan egin zen zen atzo Nicolás Guerendiain Elkarte Errepublikar Irundarraren aurkezpena. Prentsaurrekoan, “Kabigorri Ateneoan egin genuen Errepublikari buruzko lehenengo jardunaldiek izan zuten arrakastak bultzatuta sortu genuen elkarte errepublikar bat Irunen” azaldu zuen Juncal Oiartzun elkartearen bozeramaileak.

Azken hilabeteotan, Nicolás Guerendian kolektiboaren sortzaileak erlojupean lan egin dute “elkartearekin zerikusia duten gauza guztiak prestatzeko, alegia web orrialdea eta barneko antolamendua”.

Atzo irakurri zuten manifestuan, “gure elkarteak duen izaera irekia, plurala eta ez-alderdikoia” azpimarratu zuen Juncal Oiartzunek. Errepublikarren elkarte berri honen helburua sakontzea eta hausnarketa egitea da:” zer izan ginen, zer garen eta zer izan gaitezkeen, memoria historikotik ezabatzen saiatu diren pertsonaiak eta Irungo historiako gertaeak berreskuratuz. Irun ezin da ulertu errepublikanismoa alde batera utzita. Hain errepublikarra izan zen Irun hiria, Gipuzkoako errepublikarren egoitza nagusia bertan egon baitzen.

«Ahanzturatik berreskuratzea»

Nicolás Guerendiain izena hartu du elkarteak “ gure hiriko historiaren zati garrantzitsua izan diren pertsonaia haiek, aita-semeak, ahanzturatik berreskuratzeko eta haien bizitza ezagutarazteko” helburuarekin. Era berean, adierazi zuten, izen hori jarrita, errepublikanismoaren alde borrokatu ziren eta bidegabeki ahanztuta dauden eta tratatu diren bi pertsonaia horien duintasuna eskatu nahi dutela.

Bestalde, “Irun 36tik aurrera” izenburuko hitzaldia antolatu du Nicolás Guerendiain Elkarte Errepublikar Irundarrak. Pedro Barruso historialari donostiarrak emango du datorrren ostiralean, urriaren 21ean, 19:30 etik aurrera, Amaia Kultur Zentroan.

Pedro Barruso Deustuko Unibertsitateko doktorea da eta, orokorki hartuta, bere ikertze-lanetan, leku nabarmena egiten die Irungo eta Bidasoako eskualdeko historiari. 2003an, Udalak 'Destrucción de una ciudad y construcción de un nuevo Estado: Irun en el primer franquismo' argitaratu zuen.

Orobat, Irun hiriarekin eta mugarekin lotutako gaiak landu ditu nazio mailako eta atzerriko aldizkarietan argitaratu dituen artikuluetan.

BIDASOA (05/10/15)

Hiru urtez, alkate eta boluntario tropa karlisten aurka

M.I./

Nicolas Guerendiainaren argazkia sanmartzialetan

Nicolas Guerendiain semea, laugarrena ezkerretik hasita, sanmartzialetan.. [DV]

IRUN-. DV. Bere garaian hiriko alkate eta alderdi errrepublikarraren liderra izan zenari zor dio bere izena “Nicolás Guerendiain” Elkarte Errepublikar Irundarrak. Elkartearen aurkezpenean erakunde horretako bozeramaileek adierazi zuten bezala, “gure hiriko historiaren zati garrantzitsua dira aita eta semea”.

Nicolás Guerendiain Aguinaga 1856an jaio zen, maila oneko familia ugari batean. Buenavistan bizi izan zen eta gazte zelarik boluntario borrokatu zen hiria hartu nahi zuten tropa karlisten aurka.

Alkate jardun zuen epe mugatuan —1890etik 1893ra— garai hartako Udalbatzak hainbat jarduera bultzatu zituen, haien artean hauek nabarmantzen direla: argiteria publikoaren hedatze orokorraren aldeko apostua, prezioak igoarazten zituzten azokako birsaltzaileek egiten zuten produktu-pilatzea ebitatzeko ordenantza aldatzea, eta hogeita lau orduko epea ezartzea aurretik udalbatzako gai-zerrendak emateko, zinegotziek aztertu ahal izateko.

Nicolás Guerendiain aita 1899ko udan hil zen, eta udaletxeko Areto Nagusian ezarri zen bere hil-kapera. 1924an, kale bat eskaini zitzaion, baina hamahiru urte beranduago, 1937an, militar baten izena jarri zitzaion kaleari.

Aita hil eta zortzi hilabete beranduago jaio zen Nicolás Guerendiain semea. 1936an, Alardearen jenerala izan zen eta urte hartan, Ezker Errepublikarra alderdiko zinegotzi-kargua hartu zen.

'Rosa de Luxemburgo' batailoiko komandantea ”borrokalari nekaezina, berezko antolamendua zuen eta Cristobal Errandonearekin batera parte hartu zuen hiriaren defentsan” deskribatu zuen Miguel de Amilibia 'Los batallones de Euskadi' obraren autoreak.

Nicolas Guerendiain 1937an fusilatu zuten, Berako harrobian.