
2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA
Frankismoaren biktimen ordain moraletik harantz.
Aurten beteko dira Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapenaren 75. urteurrena eta uztailaren 18ko matxinada faxistaren 70. urteurrena. Ordu hartan faxistek indarrez eta demokraziaren aurka suntsitu egin zuten hauteskunde libreetan aukeratutako gobernu errepublikanoa, gero 40 urteko diktadura anker eta odoltsua ekarri zuen gerra zibila eraginez.
Hitzarturiko Trantsizioak, diktadura frankistatik egungo askatasun erregimenera, zera ekarri zuen praktikan, eta 28 urte geroago ikusita:
Oraindik ere bide ertz eta landetan daude 35.000 hildakotik gora
Gobernu Sozialistak gerra zibilaren eta frankismoaren biktimen egoera aztertzeko Ministerio arteko Batzordea sortu zuen 2004. urtean, Francoren erregimenaren errepresioaren biktima izan ziren hainbeste gizon eta emakumeri eginiko kaltea nolabait ere konpontzeko Memoriaren Legea aurkezteko xedean.
Gizarte erakunde ugari ari dira hertsiki eskatzen, presioa egiten, Gobernuak eta Parlamentuak behin betiko erabaki ditzaten errepresio frankista eta naziaren biktima eta kaltetuen eskubideak, baina oraingoz ez dugu hori gertatuko den ziurtapenik.
Hori guztiagatik, zera erabakitzen dute behean sinatzen duten erakundeek:

Espainiako II. Errepublikaren legezkotasuna eta zilegitasuna aitor dezaten.
Madril, 2006ko otsailak 16, Fronte Popularraren garaipenaren 70. urteurrena
Erakunde deitzaileak: Asociación Foro por la Memoria, Asociación de Ex Presos y Represaliados Politicos antifranquistas, Unidad Cívica por la República, Club de Amigos de la Unesco de Madrid, Asociación Manuel Azaña, Asociación Memoria Social y Democrática, Ateneo Republicano de Vallekas, Fundación Domingo Malagón, Plataforma de Ciudadanos por la República.