BIDASOA (08/05/23)

Montse Armengou Amaian egongo da gaur 'El convoy de los 927' dokumentalarekin.

Iñigo morondo DV.IRUN.

Montse Armengouaren argazkia

Montse Armengou kazetaria kamera baten ondoan.[f. de la hera]

Proiekzioa

Filma: 'El Convoy de los 927' dokumentala da, gerra zibilarekin lotutako trilogia-lan oso bat osatzen duena. Kasu honetan, frankismoak sarraski-eremu naziekin izandako harremanaren inguruan.

Egileak: Montse Armengou eta Ricard Belis kazetari kataluniarrak dira dokumental-serie honen egile.

Emanaldia: gaur 19.30ean, Armengouk berak aurkeztuko du eta ondoren dokumentala proiektatu.

Antolatzailea: Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkartea

Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak gaurko 19.30erako Amaia Kultur Zentroan egingo den dokumental baten proiekzioa antolatu du: El convoy de los 927. Bideoa aurkezteko elkarteak Montse Armengou ekarri du, bere lagun Ricard Belisekin dokumentala egin duena.

Berez, zinta hau trilogia bateko hirugarrena da; kamera frankismoaren erraietara eramaten du garai hartako “alderdirik latzenak eta ezkutuenak” agerrarazteko. Dokumental honekin Armengouk eta Belisek Espainiako mugak gainditu zituzten gainera, eta kamera Mathauseneko eremeu nazian sartu; izan ere, han naziek, gaur dakigunaren arabera, 150.000 pertsona inguru –haietako asko errepublikanoak- akabatu zituzten. Dokumentala egiteko egileak zuzenean egon dira garai hartako bizirik dauden lekukoekin, izan ere, haiek hiltzen direnean dakiten guztia desagertzeko zorian egongo baitzen. Joan den hamarkadaren amaieran memoria historikoa gorde nahi horren ondorioz sortu zen “Los niños perdidos del franquismo”, kazetari kataluniar pare honen hiru dokumentaletako lehena. Lan hari buruz egile kataluniarrak berak dio · “inflexio-puntua” izan zela.

Onartzen du “kontu horren inguruan oso ikerketa onak eginak zirela eta horrek dena erraztu zuela”, baina lan hark jasotzen zuen krudeltasun hark guztiak “inflexio-puntu bat" suposatu zuela, Espainian benetan gertatutako gauzak bezala aurkezten zituelako “beste herrialde batzuetako erregimen totalitarioei egozten zitzaizkien gauzak”. Berez, bai “Los niños perdidos del franquismo (2002)” bai haren ondorengo “Las fosas del silencio (2003)” arazoz beterik egon ziren espainiar lurraldean zabaltzerakoan, egileek lan horiek “mundu erdian” saltzen zituzten bitartean".

“El convoy de los 927” (2004) dokumentalak beste bide bat egin zuen. Gobernu aldaketa egon zen, eta horrekin, egilearen ustez, aldatu egin zen iraganari aurre egiteko modua ere, lehen lerroan bizi izandakoen eskutik, baina lekukotasun erabat desberdinak aurkeztuz historiaren aurrean jarriz. Adina dela eta bukatzen ari den belaunaldia, laster ordezkaririk gabe geratuko dena: “Gure dokumentaletan ateratzen direnetako asko dagoeneko hilak dira. Horregatik dago presa espainiar biktimei bere ekarpena aitortzeko askatasunaren alde egin duten borrokagatik, eta haiei ahotsa eman, geroko belaunaldiek beren historia ezagutu dezaten”.

Armengouk gogoratzen du bere dokumentaletako lekukotasunak “publikoki gai honen inguruan lehen aldiz hitz egiten zuten pertsonenak direla, eta lehenago hitz egin ez bazuten diktadurapeko 40 urtetan barneraino sartutako beldurra zela medio gainditzerik izan ez dutelako zela, demokrazian eginiko 30 urteetan halako errepresioa jasan zutenei konfiantza emateko moduko inolako politikarik egin ez delako".