NOTICIAS DE GIPUZKOA (07/08/15)

Irungo Errepublikarren Elkarteak “oroimena aldarrikatzera” deitu du

Joan den larunbatean duela 71 urte Irunen fusilatutako hamahiru gazte omendu zituen.

Hilerriaren argazkia

13 fusilaturen omenaldian parte hartu zuten pertsona batzuk. Argazkia: utzia

Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkareak informazioa jaso nahi du gerra zibilean eta frankismoan "desagertutako edo ahaztutako" pertsonen datuak eman ahal eta nahi dituzten hiritarren aldetik; helburu nagusia da haien oroitzapena gordetzea.

Elkarteak dei publikoa egin du alde horretatik, Pikoketako fusilamenduen 71. urteurrenaren testuinguruan, han Irungo hamahiru gazte hil baitzituzten.

Hain zuzen ere, indar frankistek erahildako pertsona horien oroimenez eta omenez, joan den larunbatean ekitaldi hunkigarria egin zen Blaiako hilerrian. Han izan ziren gazte fusilatu haien familiar zuzenak eta Nicolas Gerendiain elkarteko ordezkariak ere.

Omenaldia “errepresio faxistaren biktima izanik zorte bera izan zuten pertsona guztiengana” zabaldu zen. Irungo hilerrian bildu ziren pertsonek lore-eskaintza egin zuten. Gainera, aipamen berezia eskain zioten Nicolas Gerendiain errepublikar irundarrari. 1937an fusilatu zuten, eta haren izena hartu du Irungo elkarte honek. Pikoketako fusilamenduen 71. urteurrenaren aurrean, elkarteak dei egin die ”desagertutako eta ahaztutako” pertsonen datuak dauzkatenei, datu horiek eman eta haien oroimena aldarrikatzeko.

Horretarako, bertako kideek harremanetarako zenbait bitarteko prestatu dituzte: 669 075423 telefonoa eta Irungo 10008 posta-kutxa.

Azkenik, Ineternetez ere komunikatu daiteke Nicolas Gerendiain elkartearekin, helbidean sartuta www.asociacionrepublicanairunesa.org. >n.g.