BIDASOA (06/11/07)

OMENALDIA

Oroimenean eta bihotzean

Irungo Errepublikarren Elkartea eta fusilatuen familiarrak Pikoketan bildu ziren.

MARÍA JOSÉ ATIENZA

Marcelo Usabiagaren argazkia Pikoketan

Marcelo Usabiagak, fusilatuetako baten anaiak, estalgabetu zuen plaka. [F. DE LA HERA]

IRUN. DV. 150 lagun inguru bildu ziren joan den igandean Pikoketan, 1936ko abuztuaren 11n fusilatu zituzten 13 gazte omentzera. Nicolas Gerendiain Irungo Errrepublikarren Elkarteko eta Xirimiri Taldeko kideek lagundu zieten erahildakoen senide eta lagunei, zeinak urtero bezala bildu baitziren haiek oroitzeko. Omenaldia ordu batean hasi zen, txistuaren doinuan.

Ondoren, tronpeta batek Silencio interpretatu zuen, eta gero, txalaparta jo ondoren, fusilatutako hamahiru gazteei eskertzeko komunikatu bat irakurri zuten euskaraz eta erderaz. Duela 70 urte hemen bertan asasinatu zituzten hamahiru laguni omenaldia eskaintzeko bildu gara hemen. Hamahiru lagun, batzuk oso gazteak, 16 urte besterik ez, eta bizitzen hasi orduko bizia kendu zieten; haien delitua, Errepublika eta Euskal Herria defenditzea, demokraziaren legezkotasuna defenditzea.

Eskertza

Gazte haiek ez zuten zalantzarik egin beren bizia arriskatzeko beren herria, Irun, militar faxisten erasoaldiaren kontra defendatzeko. Faxistak ondo hornituta zeuden, eta nahi eta lortu egin zuten hainbat eta hainbat urtetako borrakaren ondoren lortutako herri-eskubideak kentzea, pluraltasun politikoa ezeztatzea, langileen antolakundeak anikilatzea, irakaskuntza publikoa eta laikoa amaitzea, euskara txikitzea eta gu boteretsuen interesetara makurtzea".

Pikoketan bildu zirenek eskerrak eman zizkien “ausart horiei, gaztetan eta ikasketa militarrik ia ez zutela eta bitarteko eskasekin, beren herrikideak defendatu zituztelako; herrikideak eta baita ondorengoak, gu, ere".

Honela deskribatu zuen idazkariak: aretoa erabat jendez beteta zegoela, Udal berria eratutzat eman zen, eta Jorge Segura Sagardía jauna izendatu zuten, aldarriaz, Hiriko behin-behineko Alkate, azken igandean egindako hauteskundeetan boto gehienak jaso zituelako.

Jarraian, Segura Sagardía jaunak hitza hartu zuen eta termino hauetan hitz egin zuen: Adeitasunezkoa da bihotz-bihotzez eskertzea herriaren ordezkari izateko eman diguzuen babesa.Eta oso pozten gara hain irrikatutako errepublikar erregimenaren zerbitzuko lehenengo zinegotziak izateko zortea dugulako. Une handi hauetan, hiritartasun-eredu izan baikara egintzaz frogatuta gu garela benetako eta egiazko ordenazaleak, arren eskatzen dizuet, Udaleko nire kide guztien izenean, orain arte bezala segi dezazuen, betiere honako hau gogoan: Ordena, Ordena eta Ordena.

Pikoketa baserria

Bost urte beranduago, 1936ko abuztuaren 11n, Irunen II. Errepublikaren historia markatu zuen beste episodio bat bizitu zen. Aurreko taldetxo gisa, hamabost miliziano defendatzen ari ziren Pikoketa posizioa. Momentu hartan, Aia-Erlaitz-Pagogaina lerroa okupatzeko agindua jaso zuten matxinatutako tropek. Hamabost gazte haietatik, bik bakarrik lortu zuten ihes egitea: Alejandro Colinak eta Jose Arozenak. Gainerakoak —Mertxe López Cotarelo, Pilar Vallés Vicuña, José María Arruti Idiakez, Victor Genua, Jesús López Casado, Agapito Domínguez, Bernardo Usabiaga Jáuregui, Manuel Justo Alberdi, Miguel López Pascual, eta Vicente Argote, Agustín Bermejo, Félix Luz Echeverría eta Angel Braña López — fusilatuak izan ziren baserriko hormaren kontra. Haiei ere omenaldia egin nahi diete Nicolas Guerendiain Elkarteak antolatutako ekitaldiek.

Ondoren, hamahiru gazteak aipatu zituzten: Mertxe L ópez Cotarelo, Pilar Vallés Vicuña, José María Arruti Idiakez, Victor Genua, Jesús López Casado, Agapito Domínguez, Bernardo Usabiaga Jauregui, Manuel Justo Alberdi, Miguel López Pascual, Vicente Argote, Agustín Bermejo, Felix Luz Etxeberria eta Angel Braña López. “Gaur esaten dizuegu beti bihotzean eramango zaituztegula, zuen jarrera eredu izan zela, ez zaituztegula sekula ahaztuko eta zuen sakrifizioa aitortua izan dadin lan egingo dugula".

Komunikatua irakurri ondoren, Marcelo Usabiagak, hildako baten anaiak, esku hartu zuen, gertakariak eta faxismoaren aurka Errepublika defendatzeko borrokatu ziren guztiak gogoratzeko.

1936ko abuztuaren 11n Pikoketan fusilatutako gazteak Irundik mendiko kokepen hartara igoak ziren, eta hantxe harrapatu, hil eta lurperatu zituzten. Batzuek 17 urte eskas zituzten. Irunen oso azkar jakin zen gertakariaren berri, milizianoetako batek ihes egin ahal izan baitzuen eta sasi artean ezkutatuta gertatuaren lekuko izan zen, eta kontatu ahal izan zuen.

Hobi komuna 40 urtez egon zen ezkutuan, frankismo osoan alegia. 1976an, egoera politikoa berria zelarik, familiarrak mobilizatu egin ziren, eta zenbait gestioren ondoren, han hondeatzea lortu zuten, hondakinak aurkitu zituzten arte. Gerra zibileko lehenengo hobietako bat izan zen azaleratzen. Irungo Udalak mausoleo txiki bat eskaini zuen Blaiako hilerrian, eta egun, han dute atseden 13 fusilatuen hondakinek.

Pikoketako omenaldiko azkeneko ekitaldia ere Marcelo Usabiagak egin zuen, gazte haien izenak zeuzkan plaka bat estalgabetuz; hobi komuna agertu zen lekua adierazten duen monolitoan jarrita dago plaka. Eusko Gudariaken eta Riegoeren himnoaren doinuan amaitu zuten ekitaldia. Gero, anaiatasun-bazkaria egin zuten Pikoketako jatetxean, eta 80 lagun inguru bildu ziren.