DONOSTIA (08/04/09)

HIRITARRAK | CARMEN PINEDA SAN ROKE INGURUAN BIZI DEN DAMA ERREPUBLIKARRA

“XXI. mendeko emakumeok libre izan gaitzen lan egin zuten XX. mendeko emakumeek”

BEGOŅA DEL TESO

Carmen Pinedaren argazkia
Carmen, maistra, errepublikarra, Urbietako eskolen aurrean. [LUSA]

Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarraren partaidea da eta ez du ulertzen zer dela eta San Roke auzotar batek etorri behar duen Irunera larunbatean eta igandean Espainiako II. Errepublikaren oroitzapena ospatzera. Atzo mugaren ondoko hiriko Euskadiko Kutxaren erakusketa-aretoan zegoen. Emakumea eta Errepublika erakusketaren inaugurazioan.

-Salud, camarada

Agur, lagun.

-Agur iraultzaile bat espero nuen, eta ez 'agur' hitza.

Errepublikarra eta nazionalista naiz. Dena da posible errepublika batean. Hau ere bai: herriak berak aukeratu ahal du Estatuaren presidentea. Eta gainera, edonor izan daiteke Estatuaren presidentea. Monarkia batean, hori izateko, errege baten seme izan behar duzu.

-San Roken goian daukazu bizilaguna ere errepublikarra da?

Albako Dukesa? Ez dut uste. Baina nik Medina Sidoniako dukesaz nahiago dut hitz egin.

-Dukesa Gorriaz?

Sanlúcar herri osoak negar egin du bera hil denean.

- Eta dukesak alde batera utzita, hitz egingo bagenu dinamiteroei buruz?

Ba, orduan Rosario Sánchez Mora nire laguna aipatu beharko genuke. Eskuineko eskua galdu zuen metxa batzuk prestatzen ari zenean Buitragoko frontean.

- Miguel Hernándezek poema batean ‘emakumeen esnegaina’ deitu zion.

Dagoeneko 89 urte beteak izango ditu. Errepiblikazalea da barne muinetaraino. Gurekin etorri behar zuen jaiak ospatzera, baina erori egin da eta ebakia egin du buruan.

-‘Jaiak ospatzera etorri behar zuen’... badirudi Gabonetako jaiez ari garela.

Ba, ez. Errepublikaren urtemuga dela eta, apirilaren 14an, Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak ospatuko dituen jaiez hitz egiten ari gara.

- Larunbat 12an graffiti lehiaketa bat eta rock kosmiko kontzertu bat egingo dira. Igandean, San Juan plazarainoko ibilaldiaren ondoren, bazkari bat egingo da Irungo Atseginak jatetxean. Baina erakusketa izango da ekitaldirik garrantzitsuena

- Mundua aldatu zuten emakume batzuen inguruko historioak, irudiak eta ahotsak. Edo, behintzat, asmo hori izan zuten emakume horiek eta hori lortzeko borroka egin zuten.

- Ezagutzen al duzu Juanita Cruz?

Toreatzailea! 700 korrida toreatu zituen. Aurkezpen-paseo batean baino gehiagotan lagundu zion Manoleteri, eta txalotua izan zen mexikoko Monumentalean.

- Handia zen, borrokalaria. Mexikora erbesteratu zen. Agian han topatuko zen  Margarita Nelken borrokaren beste dama batekin: soziologoa, arte-kritikaria. Seme bat hil zitzaion Hitlerren aurka borrokan ari zela, Errusian.

Haien memoria godetzen ari da Irungo Euskadiko Kutxaren aretoan

- Apirilaren 20ra arte. Zer dakizu Maria Molinerri buruz?

Bere 'Diccionario del uso del español' erabiltzeaz aparte? Artxibozain ibili zela lanean 1922tik 1970era.

- Hura izan zen lehenegoa esaten ll-a ez zela benetako letra. Eta ch-a, ere ez. Zein da Manolita del Arco?

Militante komunista anonimo bat. Beste hainbat emakume bezala, hiltzera kondenatu zuten baina kommutatu egin zioten zigorra. 60ko hamarkadan atera zen presondegitik. Duela gutxi hil zen. Nik uste dut ez ditugula handienak soilik omendu behar, Zambrano, Xirgú aktore handiari, Lilí Álvarez...

- Tenis-jokalaria?

Andereñoa deitzen zioten Wimbledonen. Hiru aldiz izan zen finalerdikoa Roland Garrosen. Kondesa zen. Erroman jaioa eta Suitzan hazia. Kirola irauli egin zuen. Ba al dakizu zer? Emakume horiek ateak iriki zituzten, bideak sortu zituzten, ametsak bideratu zituzten. Botoa lortu zuten guretzat, frantziarrek baino hamahiru edo hamalau urte lehenago gainera!

- Sacre Coeur! Emakume anonimoez ari ginen....

Edo hainbestetan aipatzen ez diren horiekin. Ezagutzen al duzu  Polixene Trabadua?

- Uste dut Athletic-eko jokalari baten emaztea zela.

Bai. Baina nazionalismoaren aldeko borrokarengatik da gogoratua. Mitinetan egiten zituen parte-hartzeak oso sutsuak ziren.

- Pasionariarenak bezalakoak!

Dolores aipatu dugularik. Ezagutzen al duzu Julia Álvarez Resano? -Ez... - Nafarroakoa. Gobernadore zibila izan den lehenengo emakumea.  Ciudad Realen aritu zen, gerra hasita zegoenean...

- Ezagutzen dudana Gerda da.

Eta zein ez? Argazkilari aparta zen

- Robert Caparen odolekoa eta arrazakoa.

Bruneten izan zen.

- Tanke batek zapaldu zuen.

27 urterekin hil zen.

- Dolores Salísen oroitzapenak, horiek bai, irakurri egin ditut

Eskultorea. Irundarra. Luzaroan bizi izan zen. Oso garai bizietan.

- Matilde Ucelay Maortua da...

Espainiako lehen emakume arkitektoa.

- Kontxo!

Frankok gaitasungabetu egin zuen kargu publikoetan jarduteko gaitasuna betiko kenduz, hark egiten zituen lan asko arkitektura-estudioko kideek sinatzen zituzten.

- Ikaragarri sufritu zuten dama horiek...

Hendaiako Simone Chrisostome Ravensbrückeko kontzentrazio-eremuan izan zen. Begira, nik esango nizuke XX. mendeko emakumeek lan egin zutela XXI. mendeko emakumeok libre izan gintezen.

- Gogoeta ederra, baina horrek esan nahi du mende honetakook ezin garela geldirik geratu XXII. mendekoek...

Ez dezatela galdu ezta zentimetro bat ere askatasunari, hezkuntzari, botereari dagokionez. Gure eskubideen aldeko borroka ez etetean dago gure etorkizuna eta haiena ere bai. Gure eskubideak eta datozen emakumeenak. Baina gauza bat esango dizut: Batzuetan boterera iristen diren emakumeek beldurra ematen didate.

- Hillaryk, Merkelek?

Hillary Roddam Clintonek sekulako beldurra ematen dit. Ideologikoki matxo bat da. Baina gure erakundeetako koadro politikoetako edo teknikoetako emakume askok ere ematen didate beldurra. Hiritarrekin ari direnean oso tik eta portaera maskulinoak izaten dituzte.

- Bidaia asko egiten dituzu. Madril gogoko duzu...

Aintzaren hiriburua deitzen zion Juan Eduardo Zúñigak Madrilen defentsari buruzko poemetan.

- ... Beraz, ez duzu inolako arazorik izango topoa hartzeko eta Errepublika ospatzeko Irunen, baina...

Bai, horixe da: pena ematen dit, pena handia ematen dit hemen, Donostian ez edukitzea  errepublikar bilera bat antolatua. Eibarrek badu

- Eibar, Eibar ‘asko’ da. Zergatik atera dugu argazkia Urbieta kaleko eskoletan?

Maistra naizelako. Eraikin horretan bilera eta batzar asko bizituak garelako. Toki honetan milizianoek eta donostiarrek borroka egin zutelako 37 errekete nafarrak sartu zirenean geroago Nafarroako hiribidea izenez deitu zioten bidetik.

- Irundik zetozen.

Badakit. Han atera dut argazkia nire aita pixaka bat urrunago zegoelako, Loiolako kuartelean. Hiria eta askatasuna defendatzen.