BIDASOA (07/04/15)

Irun hiru kolorekoaz jantzi zen Riegoren himnoa entzuteko

I.M./

Antonio Fresnedo Bandera errepublikarraren jasotzen

IRUN. DV. 200 irundar inguru bildu ziren atzo San Juan plazan, Nicolas Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak antolatutako ekitaldian Errepublikaren Eguna ospatzeko. Txalapartaren doinuaz ireki zen topaketa, eta ondoren, Errepublika omentzeko komunikatu bat irakurri zuten, gogoratuz garai hartan erreforma ugari hasi zituztela, herria etorkizunerako presta zedin, eta altxamendu militar batek zapuztu zituela erreforma haiek.

Ohorezko aurreskuaren ondoren, hiriko musiko boluntarioek Riegoren himnoa jo zuten, hiru koloreko bandera emozioz beteta jasotzen zen bitartean.